Zertarakoa


Jardura guztiek badute zertarakoa bere baitan edo kanporako irteeretan. Jolas elkarreragileak osatzen du eta batzuetan testuinguruan bertan dago.Beste batzuetan, berriz, epartamentuetatik kanpo dauden testuinguruetan: Irrati, Prentsa, Telebista, Internet, Erakusketa eta kuskizunetan.

 

Zertarakoa eragingarri eta helburu da ikasleentzat

Eragingarria da. Ikasleen interes edo motibaziotik abiatzen da. Jardueraren irteera sozial gisa definitzen da.

Jolasa, helduen munduaren imitazioa eta hezkuntza-asmoaren emaitza da.

Eragingarria eta helburua ikasleentzat eta ez da nahastu behar irakasleek lortu nahi dituzten helburuekin.

Lana ez da irakaslearen exijentzian oinarritzen; jolas elkarreragileak berak eskatzen dio jardueraren garapena eta kalitatea.

 

Zertarakoak, irteerak edo bitartekoak eta hartzaileak baldintzatzen dute jardueraren gauzatzea

Zertarakoak zentzu publikoa du (irrati, prentsa, telebista, erakusketa, ikuskizun eta abarretarako irteera), eta horrek autoexijentzia eta ondo egiteko gogoa sortzen du. Horrekin batera, mezuak nori zuzendurik dauden kontuan artesa dakar.

Eragingarri da, jolasa delako, eta, helburu, berriz, zentzu publikoa edo soziala duelako. Norbaiti zuzendurik dago, eta kritika jasoko du lana zuzendurik dagoen publikoaren eskutik. Ikasle batek bihotzeko espezialista den mediku bati elkarrizketa egiten badio, hori da bere jolasa, eragingarria eta helburua.

 

 Jolas hori bizitza errealari lotzen zaio

Gerorako edo etorkizunerako baino gehiago, hemen eta orainarentzat lan egiten da bizi-jardueren bidez. Jarduera horiek ikasleei bizitzea eta izatea ahalbidetzen diete, eta bizi direlakoikasten dute. Ikaskuntza horiek orokortu egingo dira, eta, horiei esker, gaitasun berriak garatuko dituzte ikasleek.

 

Edukiak ikastea dakar, eta hainbat gaitasun eta helburu garatzen ditu

Ikuspegi honetatik, ikasleen zertarakoa irakasleen zertarako edo hezkuntza-asmo ere bihurtzen da. Gakoa hezkuntza-helburuak garatzea da, baina ikasleen eragingarriari etahelburuari, hau da, jolasari, tartea eta garrantzia emanez. Larritzen garenean, bai ikasle batek dituen zailtasunengatik bai denbora falta zaigula sentitzen dugulako… exijitu, behartu edo jolasa ezabatze hutsarekin indartu nahi izateko tentazioa izan dezakegu, etahorrek blokeo handiagoa eragiten du. Zertarakoa bizigarri handitzat hartuz eta zertarako horretara joz, ikasleek ilusioa berreskuratuko dute, eta aurrera egin ahal izango dute.

 

Antolamendu-egituraren zatida, eta, alde horretatik, pentsamendua sortzen du

Aukeratzera, planifikatzera, sortzera, askotariko baliabideak erabiltzera, erabakiak hartzera, ardurak hartzera eta abarretara behartzen duelako. Bizitzarako bitartekoak eta baliabideak eskuratzen laguntzen du (hobetze-prozesua,hobetzeko gogoa, autoestimua finkatzea…).

Horrek guztiak, antolamendu-egituraren bidez, pentsamendua sortzen du; ez bere lanari irteera soizala aurkitzen ari denarentzat bakarrik, baita testuingurua kudeatu eta bizirik mantentzen duenarentzat ere. Biek erabakiak hartzen dituzte, ardurak hartzen dituzte euren gain. Euren bizitzarako bitartekoak eta baliabideak eurenganatzen

laguntzen zaie: hobetzeko gogoari eta autoestimua sendotzeari eustea, hori indartzea, etab. Elkarrekintzan, testuinguruaren beraren bidez, pentsamendu soziala eta autoegituratzailea sortzen da.

 

Aurrera egiteko faktore gisa ulertutako kritika eraikitzaileak sustatu egiten da

Adibide bat jartzearren, irratsaio bati edo telebistako programa bati kritika eraikitzailea egiten bazaio, zertarakoak gero eta esanahi handiagoa du. Eztabaidatzeko foro bihurtzen da eta norberaren eta taldearen garapena dakar. Halaber, kritika bera eta zertarakoa edo testuingurua hobetzea dakar.