Sormena


Sormena zerbait sortzeko trebetasuna edo gaitasuna da.

 

Sormena zerbait sortzeko trebetasuna edo gaitasuna da.

 

Sortzeari adinako garrantzia eman nahi diot bizia mantentzeari. Ingurumenaren bizia, familiarena, bikotearena, lagunena, proiektu batena, enpresa batena, sistema honen bizia. Zalantzarik gabe, hizpide dugun sistema hau sormenaren emaitza da. Jaioarazi egin genuen, bizia eman genion, baina ziur nago horretarako adinako sormena edo are handiagoa behar duela bizirik mantentzeko.

 

Jakina dena eta eginda dagoena gainditzea da sortzea.

 

Gizaki guztion gaitasuna edo potentzialitatea da. Berezkoa da: “Inteligentzia sortzailea”.

 

Ingurunera egokitzeko eta ingurunea transformatu eta gure beharretara egokitzeko gaitasuna.

 

Uztarturik dago emoziozko adimenarekin: zu zeu izatea, zeure arrastoa uztea. Aurretikoak (autoestimua, interesak…).

 

Jardun aurretikoak: autoestimu baxuak eta interes faltak jardutea eta, batez, ere, sortzea markatzen, ahalbidetzen edo eragozten dute. Hanka sartzera eta apustu egitera ausartu behar da.

 

Sortzeko estilo desberdinak daude, ikaskuntza-estilo desberdinak dauden moduan.

 

Bakoitzak barruan duena ateratzeko eta ezagutzeko aukera, bere berezitasunaz ohartuz.

 

Sortze-ekintza, barne-eraginak eta kanpo-estimuluak bat egiten duten puntua. Jakina dena eta eginda dagoena gaindituz, dagoenetik abiatuz, ekarpen garrantzitsuak egiten ditu.

 

Memoria historikotik abiatzen da. Genetikoa denak eta kulturala denak bat egiten dute. Bizitzeagatik “arrastoak”, ideiak, bizipenak, ezagutzak etab. eskuratzen dira, eta hortik abiatuta sortzen da.

 

Sortze-ekintzak ahalegina eskatzen du. Ahalegin atsegina edo sufrimenduzkoa. Sentimenduekin uztartzen den ahalegin intelektuala eta erraietakoa.

 

Alor guztietan eta maila desberdinetan garatzen da bakoitzarengan.

 

Haren garapena eta adierazpena ez dira linealak:

 

Haren garapena eta adierazpena ez dira linealak.

 

Berez ager daiteke:

 

“Jenialtasunaren zoroaldia”. Ez nahasi sormena eta jenialtasuna.
Ez nahasi sormena eta jenialtasuna arrakasta sozial edo komertzialarekin.
Ez nahasi garatzea eta nabarmentzea. Batzuetan ospetsu bihurtzen denarengan
pentsatzen da.

 

Haren garapena suspertu egin daiteke:


Inguruak sormena garatzen laguntzen du edo garapena oztopatzen du.

 

Erabilitako metodologiak eta irakasleek horretan duten egitekoak eragin zuzena du sormenean:

 

Metodologia guztiek ez dute indar berberaz sustatzen sormena.

 

Irakasleek ahalbidetzen dute; irakasleek, emateko baino gehiago, ikasleek barnean dutena atera dezaten eta kontzientzia har dezaten esku hartzen dute, ez beharrari aurre hartzeko.

 

Afektu- edo segurtasun-esparrua sortuz eta ikasle bakoitzaren ikasteko edo sortzeko estiloa errespetatuz esku hartzen dute.

 

Mari Angelesengan pentsatzen ari naiz, ikasle batengan. Gaur egungo izendapenen arabera, lehenengo ziklokoa izango litzateke, baina zortzi urte beteak zituen. Nire lehen urteak ziren irakasle-lanetan. Behin, idatzi labur bat egiteko eskatu nien, “hezurra” hitza eta gogoratzen ez ditudan beste bi hitz sartuz. “Txakurrak hezurra jan du” eta halako esaldiak idatzi zituzten.

 

Mari Angelesek, berriz, zera zioen… Uste dut gogoratuko dudala, zeren garai hartan ikasleen idatziak erabiltzen nituen idazten erakusteko: idatzi bakoitzean hoberena aurkitzen saiatzen nintzen, egin zuenari adore emateko eta gainerakoak sentsibilizatzeko.Hala, nahi gabe, buruz ikasi nituen batzuk:

 

Un día nuevo nace y yo sigo andando por esta carretera sin fin, con recuerdos grabados de mi pueblo. Aquel pueblo pintoresco, con la cigüeña blanca de flexible cuerpo muy esbelto situada en la torre de la casa del alcalde, pero aquel día, el mas triste de mi vida, mi madre murió. Ya no me quedaba nada allí, nada más que sus huesos, nada más. Me molestaban los gritos de Doña María hablando con Doña Paz desde las ventanas. Ya nada tenía...

Zortzi urte!

 

Zergatik kontatzen dizuedan hau? Idazten zuenean, zutitu eta ikasgelako alde batean jartzen zen, gainerako ikasleengandik urrun. Orrian edozein lekutan idazten zuen, alde batetik bestera zebilela eta testua ahots apalean erdi-ahoskatzen zuela. Orria oso narrasa zen, eta garbira pasatu behar izaten zuen norbaitek irakurtzerik nahi bazuen, orduan ez baitzegoen ordenagailurik. Baina beretzat egiten zuen. Bera horrelakoa zen. Hori zuen adierazteko modua. Bere sortzeko estiloa zen, eta niri izugarri gustatzen zitzaidan lan egiten ikustea.

 

Ikasleak eta haien obrak desberdintasuna errespetatuz hartzen ditu. Prozesua baloratzen du, ez emaitza bakarrik. Pertsona bakoitza nondik abiatu den eta zein urrats eman dituen ikustea da, emaitza desberdina izanda ere; izan ere, desberdina da bakoitzaren potentziala eta bakoitzak bizi duen unea.

 

Aurrera egiteko aukerak oztopatu edo blokeatzen dituen jarrera “juzgatzailea” eta “gaitzespenezkoa” (hitzen bidez, keinuen bidez…) ekiditen du.

 

Irakaslea desagertu egiten da ikasleen obraren helburutik, ikasleek zertarakoarekin edo irteerarekin bat egin dezaten.

 

Arestian, ikasteko eta sortzeko estiloa errespetatzeari buruz jardun dugunean, istorio bat kontatu dizuet: esan dizuet nire lehen urteak zirela irakasle-lanetan, eta izugarri gustatzen zitzaidala Mari Angelesi begiratzea, ikasgelan zutitu eta alde batetik bestera ibiltzen zenean, zirriborro, zirrimarra eta itxurazko desordenaren erdian eduki ona sortuz, men egin gabe. Esan dizuet izugarri gustatzen zitzaidala ikustea, beragatik. Baina onartu behar dut geroago ohartu nintzela jarduteko moduan nire antzekoa zelako gustatzen zitzaidala egiaz, eta idatzi hartan neure burua islaturik ikusten nuen, zera esaten zuenean: “Dagoeneko ez neukan ezer han, bere hezurrak besterik ez, besterik ez”. Ez zen nire esaldia, baina errepikatzeko modu hori, indar gehiago emateko, garai hartan asko erabiltzen nuen baliabidea zen. Behin, bat-batean,hauxe galdetu nion neure buruari: baina zer egiten ari naiz? Beldurtuta geratu nintzen, imitatu egiten nindutelako eta esan nuen: Lolita txikiak egiten ari naiz (nire izenagatik).
Orduan jabetu nintzen Amara Berriko eta sistema hau bera daramagun eta garatzen dugun ikastetxeetako kideek oso ongi dakiten horretaz. Desagertu egin behar dugu ikasleek egiten duten obraren helburutik, eta hori taldean lan eginez eta testuinguruak ezinbestean izan behar duen zertarakoa eta kanporako irteera indartuz lortzen da.

 

Irakasleen aldetik sormen falta baldin badago, litekeena da hori proiektatzea, ikasleen sormen-aukeretan ez sinetsiz. Sistema honek irakasle sortzaileak edo sormena eta ikuspegi orokorra garatzeko zabalik dauden irakasleak behar ditu. Sistema hau sormenari esker sortu da, eta sormenari esker iraun du bizirik. Sormenean datza oxigenoa, ikasleen esperientzia pozgarria eta sistemaren beraren garapena.

 

Modeloa estereotipotzat erabiltzeak sormena oztopatzen du. Aldiz, modeloa planteamendu berrietarako erreferentzia edo iradokizun gisa erabiltzea lagungarri izan daiteke.

 

Egoera bakoitzean hainbat bide eta irtenbide aztertzea ahalbidetzen du, eta horrek gauza bakoitza hainbat ikuspuntutatik ikusteko ohitura sustatzen du.