Amara Berri Ikastetxe-Sarea

 

Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko asmoaz, hemeretzi ikastetxek lan-sarea osatzen dugu; bertan biltzen dira eskola ulertzeko modua, planteamendu pedagogikoa eta parte hartu, inplikatu eta batera arduratzeko irizpideak. Horri esker, antolamendu-egitura mota bat eta kultura jakin bat sortu ditugu, proiektu global baten alde egiteko.

 

Amara Berri Sistemako ikastetxeen saretik, marko erkide batean lan egiten dugun ikastetxe guztion ikerketa-lanak bildu nahi ditugu. Gizarteak egiten dizkigun eskaera etengabeei aurre egiteko, komunikazioa indartzen duten elementuak garatzen ditugu, parte hartzea hobetuz, norbanakoen prozesuak talde-lanean errentagarri eginez eta lankidetzan eta elkartasunean oinarritutako kultura estilo erkideak sortuz. Horrekin guztiarekin, hezkuntzan jarduteko eredu propioa eta antolamendu-egiturak sortzen ditugu, irakasleak etengabe prestatzeko, eta horrela gure ikasleen ikasketa autonomo eta esanguratsuak bermatzeko.