Indibidualizazioa
Indibidualizazio-printzipioak antolamendu-egitura jakin bat sortzera garamatza, zeinak jarduera jakin batzuk biltzen baititu, pertsona bakoitzari bere mailan eta bere erritmoan, bere gaitasunetatik eta bere egoeratik lan egiteko modua ematen dioten jarduerak, hain zuzen ere. (+)
Sozializazioa
Izaki sozial izatera eta hala jokatzera garamatzan ikuskera da. (+)
Aktibitatea
Printzipio horrek pertsona baten jardunean eta bere egiteko gaitasunean eragiten du. Autonomia sortzen du... (+)
Sormena
Sormena zerbait sortzeko trebetasuna edo gaitasuna da. (+)
Askatasuna
Gure ikuspegitik, indibiduala denaren eta soziala denaren artean mugitzen den biziegoera da askatasuna. Besteen eskubidea urratu gabe gauzatzen da. Hain zuzen, besteen eskubide horrek markatzen du eskolan muga soziala esaten dioguna. Helburuez jardutean esan dizuedan bezala, muga soziala da ikastetxean indarrean dagoen arau bakarra. (+)
Globalizazioa
Globalizazioa, sistema ireki baten baitako bizi-prozesua. (+)
Normalizazioa
Testuingurua, departamentua eta eskola-esparru guztiak ezagutzera garamatzan printzipioa eta ikuspegia da normalizazioa, beti ere esparru horietan kokatzen jakiteko eta egoera kontrolatzeko. Ikasleei eta irakasleei zuzentzen zaie printzipio hori. (+)