07


Musika-hezkuntza integralerako proposamena.

Berariazko gaitasunak.


 

Musika, atsegingarri izateaz gainera, kultur-ondarearen osagai garrantzitsua eta ezinbesteko baloreen eragilea da osoko giza-garapenerako.

Hezkuntza-curriculumaren baitan, musika irakaskuntzak, kultur orokorraren alde bat erakusteaz gain, ikaslearen garapen estetikoa, sentsoriala, kognitiboa, soziala eta komunikatiboa ahalbidetzen ditu.

Musika-heziketak berariazko gaitasun batzuk garatzea du helburu, musikaren ezagutza, honen aldeko jarrera eta jardun musikalaren bitartez ikaslea musikaren esparruan modu kritiko eta sortzailez parte hartzeko gai den pertsona bilakatzeraino.

Beraz, jardunaldi hauetan musika irakaskuntzaren gaitasun espezifikoak eta berauek lantzeko jarraibideak azaldu nahi ditugu.