Mediateka
Mediateka, oinarrizko baliabide gunea eta departamentuetako lanak egiteko informazio iturri nagusia da.
Informazioa eta komunikazioaren gizartean, ezin dugu ezagutza-sarbidea testuliburu bakar baten edo ikasgelako liburutegian mugatu. Horregatik ikasleei eta irakasleei informazioa euskarri desberdinetan (liburuak, ikus-entzunezkoak, Internet ...) curriculuma, kultura eta aisialdi beharrak asetzeko aukera ematen duen mediateka zabala eta zentralizatuaren alde apustu egin dugu.
Honek eskaintzen dituen baliabide eta ikuspegi anitzak, ikasleen prestakuntzan informazio bilaketa, azterketa eta trataera ikuspuntu kritikotik areagotzen du.
Ez da informazio iturri bakarra. Komunitateak, familiak, euren esperientzietatik, euren bizipenetatik, hainbat gairen inguruko informazioa osatzen duten beste datu asko ematen dute.
Mediatekak ikuspegi oso zehatza du. Eskolako birikak bezalakoa da. Liburu eta beste baliabide fondoak ez dira kontserbazio-liburutegi bati dagozkionak; egun osoan zehar departamentuetako eguneroko lanean sortutako beharrei erantzuten die.
Mediateka erabilera erreza ahalbidetzeko antolatuta dago.
Ikastetxearen zerbitzu gisa ulertzen dugu eta ikasleek modu aktiboan maileguen kudeaketan eta beren kideen eskakizunei erantzunez parte hartzen dute.
Mediatekaren erabilera sistematikoaren bidez, eskola maila gainditu nahi dugu eta ohiko liburutegi publikoetan eta hiriko kultur etxeetan erabiltzeko ohitura sustatu nahi dugu.
Aldi berean, jarduera desberdinen bitartez, ikasleengan irakurtzeko grina eta irakurketa ohitura sustatzea nahi dugu. Ipuin kontalariak, tertulia literarioak edo literatura-blogak besteak beste dira garatu egiten direnak.