04


Matematika Amara Berrin.

Eskola aktibotik gaitasunetara.


 

Ildo argi bat antzematen dugu garai bateko “eskola aktiboa” eta egungo “gaitasunen” diskurtsoaren artean.

Gaur egun, garai haietan bezala, gure ikasleekin matematika erakagarri eta liluragarri bat eraikitzea erronka izaten jarraitzen du. Erakargarri eta liluragarri eguneroko bizitza ulertzeko behar ditugulako eta baita ere pentsatzen burua nekatzeak oso gozagarria izan daitekelako.

Azken 30 urte hauetan saiatu gara gure ikasleei eguneroko bizitzan oinarritutako egoerak eskaintzen, baldintza horietan jarduna oso esanguratsua gertatzen zaielako. Saiatu gara ere jolasa jartzen hainbat aktibitateen muinean hauen motore izan dadin.

Indarrean dagoen curriculuma, nazioarteko estandarretan nagusitzen diren ideiak eta gaitasunen diskurtsoan garatzen ari direnak, “aldeko haizea” dugu behingoz.

Hala ere ez pentsa erraza egiten zaigunik.  Gizartearen behar berriak eta etengabeko eraldaketa teknologikoak sekulako irekitasun, irudimen eta malgutasuna eskatzen digute. Handiak dira ditugun erronkak, handiak beraz hobetzeko ditugun aukerak.

Ordu pare bat izango ditugu gure ibilbidea gainbegiratzeko eta gaur egun gure ikastetxetan dugun errealitatea azaltzeko. Bertan aurkituko gara.