| Loli Anaut de Gracia
|
Irunen jaio zen 1939. urtean.
1959tik 1979ra arte, maistra-lanak egin zituen ikastetxe pribatuetan.
1970an ezarritako Hezkuntza-erreforma zela eta, gogotsu hartu zuen parte berriztatze pedagogikoen mugimenduetan.
1972an bere printzipio pedagogikoekin bat zetorren hezkuntza-esperientziari ekin zion Durangoko ikastetxe batean.
1979tik 2000ra arte eskola publikoan egin zuen lan. Donostian Amara Berri proiektua abian jarri eta burutu zuen: globalizazioa sistema ireki baten barruko bizi bilakabide gisa. Ondoren Amara Berri Sistema deitutakoa.
Azkeneko etapan, bere lanean ohikoak ziren eginkizunak eta funtzioak garatu zituen: taldeen koordinazioa eta irakasleen trebakuntza.
2000. urtean erretiroa hartu zuen.
Amara Berri Sistema: ardatza eta biziguneak
Historia honen jatorria zertzelada baten bidez kokatu nahiko nuke. Bere izaera, bere muina, bere egituren zergatia azaleratzea nahi nuke.
Proiektu bat garatzea ez da lan erraza. Denboraren poderioz iraunaraztea, ezinezkoa dirudi.
Bi gai azpimarratu nahi ditut; nire ustez, hauek baitira Amara Berri adinez nagusi izatera eraman dutenak eta 40 urteko historia eman diotenak.
Agian, hemendik etorkizuneko ikuspegia igarriko dugu: nitasunetik, mekanizismotik, aktibismotik hutsera. Hutsetik sormenera, askatasunera, izatera.