Kritika


Kritika aurrera egiteko faktoretzat hartzea da sistema honen ezaugarri metodologikoetako bat. Hortik igarota ikasi dugu geuk eraiki nahi bada kritika onartzen eta egiten ikasi behar dela, aurrera egiteko, eraikitzen ez duen kritikak batez ere kritika egiten duena bera suntsitzen baitu. Hori izan zen gure ikasketa, gure eredua eta gure diskurtsoa, betiere egiturak aldatzeko eta arazoak konpontzeko jarrera sortzailearekin batera. Testuinguru hau egonkorra da eskolaketa osoaren zehar.

 

Kritika balorazio argumentatua da

Lorpenei eta desberdintasune, gabeziei, aukerei eta ikuspuntu desberdinei dagokienez.

 

Aurrera egiteko faktorea, faktore lagungarria

Norberak eta taldeak aurrera egitea ahalbidetuko duten aurretiko batzuetatik abiatuta egitea.

Ez dira pertsonak kritikatzen, pertsonen egintzak, egitateak, prozesuak, aurretikoak eta jarrerak baizik. “Kritika” hitzak ez dauka kutsu negatiborik (peioratiboa dena ekidin). “Puntu beltzak dituen fondo zuriari begiratzea”.

 

Beharrezkoak dire kritika ahalbiden duten testuinguruak, esparru sozialak edo irteera egonkorrak (ikasgela, irratia, ikasle-antomandua...)

Egonkorra denez, metodologia honen bidez, esku-hartzea sistematikoa da.

Kritika gauzatuz ikasten da kritika egiten, horretaz hitz eginez baino gehiago. Kritika modu eraikitzailean egiten  eta jasotzen ikastearen garrantzia.

Testuinguru batean ikasitakoa bizitzako beste egoera batzuetara hedatzen da, bai ikastetxe barruan bai kanpoan.

Txikienekin kritikak berehalakotasuna eskatzen du, unea bizi dute eta.

 

Kritika egiten duenaren inplikazioa pertsonala

Esandakoa nork bere gain hartu behar du.

Nik iritzia dut, pentsatu egiten dut, esan egiten dut. Bakoitzak bere ikuspuntutik egiten du kritika.

Gaitasunetik egindako kritika; kritikaren objektu den egintza, egitatea edo prozesua ezagutu egin behar da, iritzi argumentatua emateko. Iritzia ematea eta kritika egitea ez da gauza bera. Ikusten duguna eta sentitzen duguna desberdintzea.

Analisi-irizpideekin koherenteak izatea, irizpideok sentitzen dugunarekin bateratuz. Izaki globalak gara.

 

Kritika elementu bizigarri gisa

Ikasleak, kritikan pentsatuz, hobetzeko ahalegina egiten du.

Zerbait aurkezten duen bakoitzean, besteek iritzia ematen dute.

 

Kritika ahalbidetzen duen edozein testuingurutan, eduki jabetzea eta helburu eta gaitasunak dakarren ikaskuntza-prozesua da helburu:

Kritika jasoko duenarentzat:

Bere mugak onartzea, bere gaitasunez jabetzea, bere burua barrutik ikusten eta besteen aurrean azaltzen ikastea.

 

Kritika egiten duenarentzat edo kritikan entzule moduan parte hartzen duenarentzat:

Bestearen lekuan jartzea. Desberdintasunak onartzen ikastea.

 

Irakasleen esku-hartzeak kritikaren garapena bideratzen du

Muinetatik abiatuta esku hartzera behartzen ditu; hain zuzen, kritika-testuinguruaren muinetik eta kritikaren objektu den jardueraren muinetatik abiatuta esku hartzera.

Ikasleak muin horiez jabetzera bultzatzen ditu, behaketa eta segimendua egiteko pisten bidez.

Pixkanaka-pixkanaka sartzen ditu, landu nahi diren alderdi berriei lehentasuna emanez.

Eskuratutako lorpenetan ere eragiten du, prozesua baloratuz.

 


 

 

Edukiak

Kritikak eraikitzeko balio behar du, aurrera egiteko.

Orokortasunak faltsuak dira.

Gertaera objektiboa eta nire iritzia desberdintzea: (“Horrela da”, “Nik uste dut”). Prozedurazkoak:

Ez baieztatzea edo ezeztatzea argumentatu gabe.

Ez ematea iritzia, nire iritzia baizik.

Pertsona interesatuari zuzentzea, ez irakasleei edo moderatzaileari.

Parte-hartzeak publikoa izan behar du, eta ez kidearekin edo testuingurutik kanpo.

Grina geldiaraztea, ez etetea beste norbait hitz egiten ari denean, entzun ahal izateko.

Entzuteko jarrera.

Hitz egiten ari denari ulertzeko xedea, harrera eginez eta berarekin enpatizatuz.

Beste ikuspegiekiko jarrera irekia, malgutasuna, hitz egitean aske sentitzea.

Norberaren eta besteen mugak eta gaitasunak onartzea.

Hitz egiten ari dena errespetatzea, isilik egotea entzuteko, askatasun indibiduala eragotz dezakeen gorputz-mintzaira eta hizkera kontrolatzea.

• ...


Helburuak

Burua eta diskurtsoa egituratzea, iritzia eman aurretik adierazteko.

Emozioak kontrolatzea, grinak mendean hartzea, eragotz eta eraso dezaketen gorputz-mintzaira eta hizkera zaintzea.

Gutaz edo gure egintzei buruz egiten diren balorazioak onartzea, eta, aurrera egiteko balio badigute, jasotzea.

Iritzia emateko askatasuna, beste ikuspegiekiko jarrera irekiarekin batera.

Iritzi, bizimodu eta ideia desberdinak onartzea.

Bizitzan hainbat eremutan izaten diren mugak, hala bakoitzarenak nola kanpokoak,onartzea, bai norberak eta bai besteek.

• ...