Amara Berri Sistema. Jardunaldiak Gaitasunak garatzeko proiektu globala Bilbon, 2012ko maiatzaren 7an, 8an eta 15ean |
Ikastetxeen sarea gara: esperientzia eta ardurak ditugu, urteak eman ditugu elkarlan metodiko eta istematikoan, hezkuntza etengabe hobetzeko asmoaz. Hobetzen segitu behar dugu.
Zer egiten dugun azaldu nahi dugu, gizarteak kritika dezan, gero guk iradokizunak jaso, eta geure jarduna hobe dezagun. Gure lorpenak ezagutzera eman nahi ditugu, beste talde edo ikastetxe batzuei lagunduko dietelakoan. Gure ikastetxeen eta hezkuntza-sistemaren jarduna hobetzen lagundu nahi dugu.
Taldean hausnartzeko gune bat sortzea proposatzen dugu. Gure planteamendu orokorrak eta gure jardunaren zehaztasunak beste profesional batzuekin erkatzea.
Zertarako?
Gure ikasleen gaitasunak hobetzeko.
Pertsona aske, autonomo, konprometitu eta solidarioak prestatzeko.
Ikasle eta irakasleen rola berriro definitzeko.
Irakasleen garapen profesionala bultzatzeko.
Hezkuntza-komunitatearen konpromisoa sustatzeko.