02


Ikasleen antolaketa. Parte-hartze egiturak.

Hausnartzea, eztabaidatzea, erabaki.  Zergatik? Zertan? Nola?


 

Ikasle guztiek bezala, eskola guztietan bezala, Amara Berriko ikasleek parte hartzen dute eguneroko jardueretan. Baina… garrantzitsuena : zertan eta nola parte hartu !!!!

Gure ikastetxeetan:

Parte hartzen dute bizi-jardueretan, autonomiaz, elkarri laguntza ematen  eta sormena erabiliz.

Parte hartzen dute beraien lanak besteei eskeintzen aurkezpenetan edo hedabideetan.

Parte hartzen euren lanak eta besteenak baloratzen eta aurreratzeko bideak ematen.

Jarduerak nola hobetu edo jarduera berriak proposatzen ere parte hartzen dute.

Eta eskolako alderdi guztietan iritziak eta proposamenak eskeintzen: zerbitzuen bileretan, geletako bileretan eta asanbladetan.

 

Ikasle-antolamenduak testuinguruekin osagarritasun funtzioa betetzen du eta horregatik berariazko esparru behar du.

Iritziak errespetatzen ikasteko, besteen iritziak entzun behar dira; aztertzen ikastetko, aztertu egin behar da; eztabaidatzen ikasteko, eztabaidatu; bat etortzen ikasteko, bat etorri. Ideiak argumentatzen ikastetko edo aldatzeko gai izateko, gutxiengoei entzun eta ulertzen saiatzeko, eta abarretarako, beharrezkoa da garapen horiek ahalbidetuko dituen antolamendu-egitura.