06


Hizkuntza trataera bateratua Amara Berri Sisteman.

Komunikazio-testuinguruak.


 

Hizkuntza Trataera Bateraturako dugun hizkuntza proiektua, Amara Berri Sisteman dugun Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan (IHP) ezarrita dago. Hiru hizkuntza lantzen ditugu: bi ofizialak (euskara eta gaztelania) eta hirugarrena, ingelesa, atzerriko hizkuntza.

Gure hezkuntza proiektuaren barne, hizkuntzak lantzeko erabiltzen dugun metodologia azaldu eta garatuko dugu. Gure metodologia ikuspegi komunikatiboan oinarritzen da.

 

Horretarako,  lehendabizi arloak eta espazioaren antolaketa bizi-egoeren bitartez programatuko ditugu; non edukiak eta helburuak bertan gauzatuko diren.

 

Hizkuntza Trataera Bateratua oinarrizko konpententziekin batera uztartuko da, eta hizkuntzaren dimentsioak kontuan harturik gure lanerako markoan Eusko Jaurlaritzak aholkatzen duen testu sailkapena (narrazioa, azalpena eta argudioa) landuko da. Beti ere, ikasgeletan testu aniztasuna ziurtatuta, hauen komunikazio xedea mugatuta eta hartzailea nor izango den kontuan hartuta.

 

Hizkuntza Trataera Bateratua hizkuntza departamentuetan nola gauzatuko den ikusiko dugu. Horretarako, ikasleak landu eta ekoiztuko dituen jarduerak  testuinguru errealetan nola burutuko dituen azalduko dugu: antzerkia, gutuna, hitzaldiak, kontakizuna, denborapasak...