Hainbat irakasle talde berarekin


Esku hartzeko diseinu komuna sortzen da

Horretarako, talde-lana egin eta estrategia komunak garatu behar dira Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan, Curriculum Proiektuan eta Antolamendu eta prestakuntza egituretan parte-hartze aktiboan oinarriturik.

 

Erlazioak sistema egituratuagoaren beharra dakar ezinbestean.

Koordinazio estua eta erreferente berberetatik abiatzea eskatzen du.

Esku-hartze ildo bera izateak sakabanatzea eta ziurtasun eza ekiditen ditu, bai ikasleen artean bai irakasleen artean.

Irakasleen heldutasun pertsonal eta profesionala eskatzen du. Nirea den horretatik askatzea, gurea izan dadin. Jabetzatik askatzea (nire taldea, nire ikasgela). Taldean lan egitearen planteamendu hori aberasgarri da ikasle eta irakasleentzat.

 

Izaera-aniztasunak, esku hartzeko askotariko moduek eta ikuspegi, ikuspuntu, sentsibilitate edo hautemate desberdinak eskaintzeak aberastu egiten ditu nortasunaren garapena eta ikasle eta irakasleen harreman sozialen garapena.

 

Ikasleen jarraipen zehatzagoa eta kontrastatuagoa egitea ahalbidetzen du.

Irakasle gehiagorekin harremana izateko aukera daukate ikasleek, baita euren nortasunaren alderdi ugariak adierazteko eta ulertuak sentitzeko
aukera handiagoa ere.

 

Tutoretzaren berariazko kontzeptua dakar.

Tutoretza uneoro eta irakasle guztiek gauzatzen dute. Bileren denboraren araberakoa baino, bileren kalitatearen araberakoa da.
Hala ere, irakasleek, ikasleek eta haien familiek badakite badela ekintza horiek guztiak koordinatzen dituen erreferentzia: tutorea.

Tutoretza jarraitua da, nahiz eta adinen arabera zehazturiko ordutegiaz antolatzen den eta aurrez ezarritako programa baten bidez garatzen.

Familiek ez dute erreferentzia bakarra. Irakasle-taldearen iritzi kontrastatuak eta esku hartzeko ildo komunak jasotzen dituzte.

 

Antolamendu-egitura.

Taldean aritzen den irakasleen aniztasunari esker garatzen den antolamendu-egiturak programen diseinua eta sakontzea eta aberatsagoa izatea (mintegiak, paraleloak, zikloak…), espezializazio handiagoa, ikasleen jarraipen zabalagoa eta alderatuagoa, irakasle berriak integratzea eta ekarpenak egitea eta ikastetxean funtzionamendu- eta prestakuntza- esparru egonkorrak izatea ahalbidetzen eta bultzatzen ditu.