Globalizazioa


Globalizazioa, sistema ireki baten baitako bizi-prozesua.


Bizi-prozesua. Bizia globala da.

 

Gizabanakoa globala da: nortasuna, harreman sozialak, jakintza-arloekin estuen lotuta dauden ikaskuntzak.

 

Testuinguru sozialak, egonkorrak eta osagarriak sortzen dira. Lehenengo biek prozesuirudipena sortzen digute; osagarrietan, berriz, ikasleei bizitzeko eta izateko aukera ematen dieten bizi-egoerak sortzen dira, eta bizi dutelako ikasten dute.

 

Ikastetxea osotasunean ulertzen da. Horregatik, antolamendu- eta prestakuntza-egitura sozialak, egonkorrak eta osagarriak sortzen dira; horiei esker, gizabanako bakoitza bere egitekotik abiatuta bizi, izan eta garatu egiten da, eta ikastetxea osotasunikuspegitik kudeatzen da.

 

Sistema irekia.

 

Sistema diogu, bere osagaiak (pertsonak, elementu fisikoak, hezkuntza-asmoa, antolamendu-egitura, bizi-jarduerak, metodologia, baliabideak, etab.) etengabe elkarrekintzan daudelako, eta horietako bakoitzak sisteman eta elkarrekintzan duen lekuaren arabera soilik hartzen duelako zentzua. Osotasuna ez da estatikotzat hartzen diren zatien edo euren artean harremanik ez duten zatien batura. Lan-sistema da, ez dametodoa; diziplinarteko sistema da; kontzeptu-sistema; antolatzeko, planifikatzeko, gogoeta egiteko, aztertzeko eta erabakiak hartzeko sistema. Ez dago elementu isolaturik. Sortzen diren harreman guztiak sartzen dira sisteman.

 

Pertsona bakoitza eta guztiak hartzen ditu eta hainbat egituratan, gainera.

 

Ez da amaitua dagoen zerbait. Sistema irekia esaten diogu, bizitza bera bezala, etengabe aldatzeko gai delako, sortzen diren elementu berriak barrutik txertatuz (ez kanpotik batuz), eta, aldi berean, sistema-antolamendua galdu gabe, elkarrekintza berriak sortuz. Kontzeptu horietako batzuk aurretik ere azaldu dira.