El CPR de Ceuta demuestra en el País Vasco que otra educación es posible

Una delegación de docentes de Ceuta, del colegio Mare Nostrum y del Centro de Profesores y Recursos ha recorrido diversos colegios del País Vasco para conocer, de primera mano, experiencias educativas con las comunidades de aprendizaje en centros de San Sebastián, Ondárroa, Lekeitio o Gecho.

Publicado por Ceuta Televisión

 

Urola Kostako jardunaldiak 2012

Zarauzko Berritzegunearen Bloga

Martxoaren 14ean, Zestoa Herri Ikastetxeko zuzendariak eta ikasketa buruak, hots, Joxebak eta Maria Jesusek, Amara Berri Hezkuntza Sistema Globala nola gauzatzen duten erakutsi ziguten. Hezkuntza aukera honetan egindako bide luzearen ondorioz, zer nola antolatzen diren aurrera egiteko, zikloko batasuna nola mantentzen duten, departamentuen arteko osagarritasunarekin kurrikular batasuna nola guzatzen duten, ikasleen jarraipena eta behaketa sistematikoak nola egiten diren eta batik bat, ikaslea hezkuntza prozesuaren erdigunea izanik egunero-egunero zer nola lan egiten duten hezkuntza sistema honetan kontatu zizkiguten.

 

 

HMH IV. Jardunaldia

Martxoaren 13an Vitoria-Gasteizko Goiuri Jauregian Durangoko Landako eskolako zuzendaritza taldekoek (Pili Siota eta Txaro Zamalloa), HMH jardunaldietan bere esperientzia konpartitu zuten beste ikastetxe batzuekin batera.

 

Urola Kostako jardunaldiak 2012

Zarauzko Berritzegunearen bloga

 

Martxoaren 8a, Emakumearen eguna eta gure Berritzegunean, Urola-Kosta jardunaldietako programan, Amara Berrikoen ponentzia teorikoa entzuteko aukera izan genuen. Emiliok eta Elenak, urtetan zehar landutako Amara Berriko Hezkuntza Sistema Globalaren berri eman ziguten. Ikaslea hezkuntza-prozesuaren eta lanaren erdigunea eta ardatsa dituen hezkuntza era konpartitu zuten gurekin. Gaitasunetan oinarrituriko hezkuntza sistemaren teoria, oinarriak, printzipio metodologikoak eta ezaugarriak konpartitzeaz gain, hezkuntza proiektu baten inguruan zer nola eratu hezkuntza-lana erakutsi ziguten.

Kalitatea Hezkuntza 2011

Kalitatea Hezkuntzan 2011ko saria Amara Berri Sisteman lan egiten duten eskola batzuei. Zorionak!

Ordiaziako Urdaneta ikastetxeko ikasleek eginda.

Uneko Gunearen Egutegiak