Gure hezkuntza-ekintza ikasleari zuzenduta dago, baina ikuskera horrek eskuhartze horretan parte hartzen dugunok ere barne hartzen gaitu; azken batean, pertsona-kontzeptuaz ari baita. Edozein analisi egiten dugula edo edozein erabaki hartzen dugula ere, ez ditugu ikasleak bistatik galdu nahi, aitzitik, ikasleen garapena, beren ona , irakasleen, familien, erakundeen eta abarren bestelako interesen gainetik.
Ikasleei buruz dugun kontzepzioak funtsezko hiru elementu ditu oinarrian:
Ikasle bakoitzarengana hurbiltzean izaki globaltzat hartzea.
kasleek dituzten intereseetatik abiatzea. Jolasa eta helduen munduaren -imitazioa jartzen baititugu hurbilketa horren ardatz nagusitzat.
Ikasle bakoitzak bere ezaugarri kontzeptualak eta emozionalak eta bere gaitasun indibiduala duela onartzea.