Antolamendu-egiturak


Antolamendu-egitura esku hartzeko estrategia giltzarria eta prestakuntza-esparrua da.

 

Hezkuntza-asmotik abiatzen da 

Irakasleen antolamendu-egitura ere, hezkuntza-asmotik abiatzen da. Egituretan esku hartuta, ikasleen beharrei erantzun nahi zaie, baita irakasleen garapen pertsonala eta taldearen garapena bultzatu ere.

Antolamendua soilagoa edo konplexuagoa izateak ez du esan nahi bata bestea baino hobea denik. Ez du ezer adierazten. Hau da benetan garrantzitsua: egitura, edozein delarik ere, ikastetxearen benetako beharrekin bat etortzea.

Egitura horiek gure hezkuntza-asmoaren emaitza dira, eta eurak jartzen ditugu gure jardunaren gunean; eta mugatu egiten dituzte eskeman agertzen diren gainerako egiturak, mugatu eta beren zerbitzura jarri: Ikasleen jarraipenerako egirua,  Zikloa (funtzionamenduaren koordinazio horizontala), Mintegia (irakasgaien koordinazio bertikala) eta Pedagogikoa (gai orokorren koordinazioa). Egitura horiek ez dira ikerketa bat edo ekintza zehatz bat egiteko sortutako batzordeak. Ez dira informatzeko egiturak, ezta ordezkaritza-egiturak edo parte-hartze maila jakin bat duten egiturak ere. Irakasle guztiek, beren egitekoaren esparruetatik abiaturik, sistematikoki garatzen dituzten egiturak dira, eta inor ez da kanpoan geratzen, inor ez da baztertzen.

 

Testuinguru sozialak, egonkorrak eta osagarriak dira

Bilerak, bakoitza bere taldekatze-moduarekin, bere bilguneekin, bere denbora-antolamenduarekin, bere diseinuarekin edo lan-metodoarekin, bere baliabideekin, etab.

 

Elkarrekintza sozialean gauzatzen dira. Irakasle bakoitza hainbat egituratako kide da. Hainbat talderekin erlazionatzen da, ikasleekin gertatzen den moduan. Egonkorrak eta iraunkorrak dira, baina egitura bakoitzak bere maiztasunarekin egiten ditu bilerak eta Osagarriak, curriculumaren barruan askotariko funtzioak betetzen dituztelako, guzti-guztiak osotasunerako beharrezkoak: curriculumaren koordinazio horizontala, koordinazio bertikala, ikuspegi orokorrak, ikasleen bilakaeraren zainketa, hezkuntza-premia bereziak, etab.

 

Lanaren gunea zeregina da. Egituretan egiten den lana praktikatik abiatzen da, taldeko kideek betetzen duten egitekotik. Helburua da berriro ere praktikan eragitea, testuinguruetan, hortik sortu baita egituraren beharra.

Egitura horiek, arestian esan bezala, elkarren osagarri dira, helburu beraren barruan egiteko desberdinak betetzen dituzte eta.

 

Egitura argia behar dute. Diseinua egin beharreko bidea da, oroz gain. Nork egin behar duen, noiz, zein den helburua eta bidaia horretan zein bitartekok lagun dezaketen zehaztendu

 

Edozein antolamendu-egiturak ez ditu ondorio berak

Ez dituzte ondorio berak ikuskera piramidala duen egiturak eta ikuskera sistemikoa duenak. Buruak, erdi-mailako arduradunek (transmititzaileak) eta oinarriak osatzen dute lehenengoa, nahiz eta parte-hartzeaz hitz egiten den edo partaidetzazkoa ere izan daitekeen. Ikuskera sistemikoan oinarritutakoan, berriz, ez dago besteen gainetik dagoen egiturarik; aitzitik, denak batera garatzen dira, eta egitura bakoitzak besteen arabera hartzen du zentzua. Egitura sistemiko batean ez dago lan handirik eta lan txikirik. Denak dira beharrezkoak eta denak zerbitzuak dira. Egiturak zerbitzutzat hartzeak modu aktiboan esku hartzera garamatza. Esku hartzea eta transmititzea ez da gauza bera. Esku hartzea –lehenago ere argitu dugu kontzeptu hori parte hartzea, ekarpenak egitea, inplikatzea eta esparru bakoitzean erantzukizunak hartzea da. Ikuskera piramidala gainditzeak eta zerbitzutzat hartzeak autoestimua indartzen digu, berdintasunetik abiatuta ekarpenak egiteko, eta askatasun-maila handiagoa ematen digu, egokitu zaigun egitekotik exijitzeko.

 

Sakontzea eta berrikuntza ahalbidetzen dute

Berrikuntzak, zentzua izan dezan, sakontzeari loturik joan behar du ezinbestean.

Are gehiago. Sakontzetik sortu behar du berrikuntzak. Sakontzea arreta handiagoz hausnartzea da, zerbait aztertu edo barrentzea, ezin hobeki ezagutzera iristeko. Sakontzea, kasu honetan, gure jardueran barrentzea da, gure egituretan barrentzea: egituren egitekoan, euren osagaietan eta haien jarreretan, erabilitako metodologian eta, batez ere, metodologia hori gidatzen duten printzipioetan. Sakontzetik berrikuntza sortzen da beti, aldaketa eta berritasunak sartzen dira.

Zaren horretan edo behar duzun horretan sakontzen ez baduzu, eta kanpoko elementu bat garatzean jartzen baduzu arreta, ontasunez beterik badago ere.

Egiten ari garena errentagarri bihurtzen duen edo hobetzen duen lengoaia edo teknologiaren bat ikastea berrikuntza izan daiteke, ez bere horretan, aplikatzean baizik. Jarrera pertsonalak aldatzen saiatuz lan egitea da berrikuntzarik handiena.

 

Finkatu egiten ditu garapenak

Iraunkor bihurtzen ditu eta aurrerabidean jartzen ditu.

Egitura sortzeak irakasleen edo pertsona bakoitzaren garapenak eta ekarpenak berarekin ez hiltzea edo ez desagertzea dakar. Egiturari esker, isolamendua gainditu egiten da. Egiturak finkatu egiten ditu garapenak. Finkatzea sendotasuna eta irmotasuna ematea da. Lehen ez zegoena biltzean datza, sendoa izan dadin. Finkatzea da zerbaiti gero eta oinarri sendoagoa ematea. Egiturari esker, finkatutakoak iraun egiten dueta aurrerabidean jartzen da.

Egitura horrek, guztiaren gainetik, pentsamendu sozial autoegituratzailea sortzen du. Egiturak bildu egiten gaitu pertsonok, nor bere pentsamenduarekin, eta pertsonok egiten ditugu eta ematen diegu bizia egiturei. Bateratze-lana egiten dugu, ikasleekin egindako lan errealaren gainean jarduten dugu elkarrekin. Elkarrekintza horrek pen-tsamendu soziala sortzen du. Guztion pentsamendua, egituratik sortua. Sektorearen eta mintegiaren iritzia garatzen dugu eta geure egiten dugu. Prozesu horretan, pentsamendu sozial hori autoegituratzailea da, geure pentsamendua aberastera eta aldatzera garamatzalako.

 

Balio-eskala sustatzen du

Kasu honetan, bat dator sistema-kontzeptuarekin, pertsona-kontzeptuarekin eta indibidualizazio-, sozializazio-, jarduera-, askatasun-, sormen-, globalizazio- eta normalizazio- printzipioekin.

Benetako talde-erabakiguneak dira, eta bertan ikastetxearen kultur corpusa sortu, trukatu eta garatzen da. Benetako prestakuntza-esparruak dira.