03 | Antolamendu-egitura sistema baten garapen-giltzarri. Talde-lana, praktikari buruz hausnartzea, aldaketaren eragilea. |
Ikastetxe guztiak hiru zutabe nagusitan oinarritzen dira: Hezkuntza proiektua, Curriculum proiektua eta antolamendu-egitura. Zutabe hauek dira eskola egituratu eta koherentzia ematen diotenak.
Ikasleari buruz dugun kontzepzioak eragin zuzena du gure Hezkuntza Proiektuan; izan ere, ikasle bakoitza bere interesak eta bere ahalmenak dituen izaki globala da.
Globala, ikasleen ikasketa-prozesuetan ezin ditugulako garapen curricularrak garapen sozial eta emozionaletatik banandu.
Ikaslearen interesetatik abiatzen gara. Horregatik, Ikasketari zentzua ematen dioten bizi-jolas esanguratsuen bidez planifikatzen dugu.
Jarduera hauen diseinuan eta plangintzan ikasle bakoitzaren lan-erritmoa eta ahalmena aintzat hartzen dugu.
Gure Curriculum proiektuak, Dekretuak markatzen duen curriculuma jasotzeaz gain, printzipio eta ezaugarri metodologikoak ere jasotzen ditu. Hauek, gure esku-hartzea eta jardueren antolamendua zehazten dute.
Antolamendu-egitura sendo batzuk gure hezkuntza proiektuaren atal guztiak eutsi eta modu koherentean mugiarazten dituzte. Egitura hauei esker, sistema irekia dela esan dezakegu.
Sistema diogu, bere osagai guztiak elkar erlazionatuta daudelako; eta irekia, geldirik ez dagoen sistema delako; bertan elkar-erlazio berriak sortzen dituzten elementuak eta erronkak jasotzen dira, bere koherentzia sistemikoa galdu gabe.
Irakasleen antolamendu-egiturak prestakuntza guneak dira. Bertan, praktikari buruz eztabaidatu eta gogoeta egiten dugu. Gure hezkuntza proiektua berritzeko, sakontzeko eta finkatzeko gunea eskaintzen digute.
Irakasleen egiturak beraien zereginaren baitan hiru multzotan sailkatzen ditugu: funtzionalak; curricularrak eta metodologikoak; eta ikasleen ikas-prozesua jarraitzen dutenak.
Egitura bakoitzean helburua, partaideak, koordinatzailea eta denbora zehazten da eta bakoitzak bere funtzionamendurako diseinua dauka.