Desberdintasuna dohaintzat hartzen da, eta ez faktore baztertzailetzat.


Pertsona guztiak desberdinak gara. Bakoitzak bere aukerak eta bere mugak ditu. Nork bere kultura- eta gizarte-desberdintasunak, jatorriak, hizkuntza gailena, historia, balio-eskala eta helburuak ditu.

 

Desberdintasun handiez edo handikap-ez (sindromeak,urritasun fisikoak, mugimendu urritasunak...) baino askoz haratago doa. Gure izaera, gure maniak, gure trebetasunak etab. ditugu, eta horrek guztiak izaki berdingabe egiten gaitu.

 

Badakigu desberdintasuna aniztasuna dela, eta, ondorioz, aberastasuna dakarrela. Bertute bat da, izateko modu bat, eta faktore diskriminatzaile inoiz ez izatea nahi dugu.


Desberdintasunak eta aniztasunak eratzen dute eskola-elkartea. Desberdintasuna: fisikoa, psikikoa, soziokulturala (ekonomia, hizkuntza, arraza, sexua, pentsaera). Ikuspegi horretatik, elkarteak konpentsazioa proposatzen du.

 

Aberasgarri izan dadin, ulertu eta baloratu egin behar da, eta “aurretiko” jakin batzuekin jarri bere aurrean. Kontzientzia horrek sortzen duen jarrera da aberastasun horren elementu erregulatzailea.

 

Kontzeptu- eta jarrera-eskema berriak sortzen ditu.
Gizabanakoaren eta taldeen asmoak aberastu egin ditzake edo “arloa suntsi” dezakete.

 

Aniztasuna aberasgarria dela jabetzeak besteena zure egiten laguntzen du, zurea absolututzat ez hartzen.
Besteekiko kokatzen laguntzen du, eta kontrastaziotik abiaturik identifikatzen

 

Kulturartekotasunaren aurrean zabalik dago. Hala, kide bakoitzak, elkarrekintzaren eta informazioaren bidez, aurreiritzirik gabe, ondorengoak lortuko ditu: batetik, kultura desberdinekiko (gutxiengoarena-gehiengoarena) pentsamolde irekia, tolerantea eta asimilatzailea, eta, bestetik, gure gizartearen mugikortasuna kontuan izanik, kultur eredu desberdinetan moldatzeko baliagarri izango zaizkion baliabideak. Gure ustez, ikuspegi hori herrien arteko elkar aditze hoberako oinarri da.

 

Aniztasunaren irizpidea eta desberdintasunak elkarren ondoan jartzearen irizpidea gure antolamendu-egituraren oinarri dira.

 

Aniztasuna bilatzen dugu. Nahita, desberdintasunak harremanetan jartzen ditugu irakasleen eta ikasleen antolamenduan, informazio-iturrietan,
baliabideetan etab.

 

Desberdintasun indibidualekiko sentsibilitatetik eta horiek ulertzetik sustatzen dugu aniztasuna, talde-estereotipotik kanpo aterata. Gizabanakoa taldeen gainetik dago.