05


Aniztasunari erantzuna.

Indibidualizaziotik abiatuta, ikasi eta irakasteko testuinguruetan esku-hartzea.


 

Ikasle bakoitza izaki globala da, bere burua kokatu behar duena, ikasi, sentitu, aditzera eman, harremanetan jarri, buruari eragin, eta erabakiak hartu behar dituena. Bere garapenaren alderdi guztiak interesatzen zaizkigu: pertsonala, soziala eta  baita curricularra ere.

Denok eskubidea dugu era librean bizitzeko eta garatzeko; gure ezaugarri fisiko, sozial, emozional, kultural, sexual eta ekonomikoak errespetatuak izateko eta faktore diskriminatzailetzak ez hartzeko. Desberdintasun pertsonalak norberaren ezaugarriak dira eta bakoitzak duen berezitasuna komunitate guztiarentzat aberasgarria  izatea nahi dugu.

Eskolak inklusiboa eta konpensatzailea izan behar du eta etengabe egon behar du aniztasunari erantzuteko bide egokiak bilatzen eta jorratzen.

Gizakiaren inguruan dugun kontzepziotik abiatuta, aniztasunari erantzuteko gure sisteman funtsezkoak diren alderdiak azalduko ditugu.

  - Gure jarduera gidatzen duten printzipio metodologikoak.

- Curriculuma eta antolamendua zehazteko erabiltzen ditugun ezaugarri  metodologikoak.