Atrás

Urola Kostako jardunaldiak 2012

Zarauzko Berritzegunearen bloga

 

Martxoaren 8a, Emakumearen eguna eta gure Berritzegunean, Urola-Kosta jardunaldietako programan, Amara Berrikoen ponentzia teorikoa entzuteko aukera izan genuen. Emiliok eta Elenak, urtetan zehar landutako Amara Berriko Hezkuntza Sistema Globalaren berri eman ziguten. Ikaslea hezkuntza-prozesuaren eta lanaren erdigunea eta ardatsa dituen hezkuntza era konpartitu zuten gurekin. Gaitasunetan oinarrituriko hezkuntza sistemaren teoria, oinarriak, printzipio metodologikoak eta ezaugarriak konpartitzeaz gain, hezkuntza proiektu baten inguruan zer nola eratu hezkuntza-lana erakutsi ziguten.

Comentarios
Calendarios de este sitio