Atrás

Urola Kostako jardunaldiak 2012

Zarauzko Berritzegunearen Bloga

Martxoaren 14ean, Zestoa Herri Ikastetxeko zuzendariak eta ikasketa buruak, hots, Joxebak eta Maria Jesusek, Amara Berri Hezkuntza Sistema Globala nola gauzatzen duten erakutsi ziguten. Hezkuntza aukera honetan egindako bide luzearen ondorioz, zer nola antolatzen diren aurrera egiteko, zikloko batasuna nola mantentzen duten, departamentuen arteko osagarritasunarekin kurrikular batasuna nola guzatzen duten, ikasleen jarraipena eta behaketa sistematikoak nola egiten diren eta batik bat, ikaslea hezkuntza prozesuaren erdigunea izanik egunero-egunero zer nola lan egiten duten hezkuntza sistema honetan kontatu zizkiguten.

 

 

Comentarios
Calendarios de este sitio